XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Semaforo gorria
Cereceda deritzan general batek esan omen zuen:
Semaforo batek erantzun omen zion:
General horrek euskaldunok aldegin behar dugula esan nahi ez baldin bazuen, ez dago gaizki.
Bakoitzak ahal duenari eustea bizi legea baita.
Aspaldion Malvinar Irletan dugun jolasak argibiderik ugari ematen digu.
Hura ez omen da gerra.
Ingelesek diote berak ez daudela Argentinarekin gerran.
Itxasuntziak hondatu dituzte, hegazkinak bota dituzte, hilak ere badira mordo bat.
Baina hura ez da gerra.
Hura dibertsio polita da.
Hortik atera Euskal Herrikoa ere berbera dela.
Bertsolari baten desafio deiak zioen bezala,
Malvinetan jarria dute eta hemen ere bai.
Iruñeko UCDko zinegotzi batek bere alderditik irtetera eskatu du alderdi horretako
Barruko batek hori esateko, kanpokoek zer esango ote dute? Baina hor dago lekukotasun hori, norbaitek semaforo eroei sinetsi nahi ez baldin badie.
Hemengo dibertsioa beharbada ahulduko zaigu, Alonso Bartzelonara doalako.
Bai, gizona! Realak irabaztea ongi duk, baina ez uste gure enpresak aingeruzkoak direnik.
Hemen ez dira aingeruak hegaz egiten dutenak.
Dirua da hegalari bakarra.
Ez etsi Realzaleok.
Gure jokalaririk onenak eman eta datorren urtean berriz irabaziko diogu Bartzelonari.
Ez dago, ordea, politikorik Euskal Herriko arazoa jolasa dela uste izateko gibelik duenik.
Gerra denik ere ez dira ausartzen, Fraga bezalako matxinsaltoren bat izan ezik.
Politiko argiek
Eta zergatik ez
Hala esan dute beste sindromeari buruz:
Kontsolamendu ederra diagu.
Horretarako hilak hobeki daude, haiek ez baitute ohitu beharrik.
Eta errudunak? Non daude horiek eta nork eskura ezarri behar die? Rosón jaunak Parlamentuan Mendizabalen izena aipatu zuen eta orain hori libre utzi dute epaikariek.
Ministro horrek egiten dituen hitzak berandutxoago egingo balitu! Aldekoarengatik esan zituenak ere irentsi beharko ditu.
Eskerrak ez gaudela gerran.
Semaforo artean bada zalantza bat.